Banner
Banner
Banner
 
 
Banner euskaraz
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
PORTADA NOTICIAS EN IMÁGENES VÍDEOS GENTES IPARRALDE RECETAS ENLACES
ASAMBLEA
CAMPEONATO
CHARLA
CONCENTRACIÓN
CONCURSO
CULTURA
Conciertos
Cine
Teatro
Festival
Exposición
Proyección
Bertso afari
Cuenta cuentos
Marionetas
Campeonato
Ostegun euskaldun
CURSOS
DEGUSTACIÓN
DEPORTES
ESPECTÁCULO
FERIA
FIESTA
FIESTAS
HOMENAJE
JORNADAS
MARCHA
MESA REDONDA
PRESENTACIÓN
REUNIÓN
TALLER
SALIDAS
---
Mundo
Pamplona
Pirineo
Valle de Aezkoa
Valle de Roncal
Valle de Salazar
  CULTURA / CINE volver
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

CULTURA / CINE (14/04/2012)
Gartxot, estreno de la película

Localidad: Burgui
Lugar: Ayuntamiento de Burgi
Hora: 19:00
+info:

Gartxot filma. Estreinaldia.
apirilak 14, larunbata
19:00
Burgiko udaletxea
emanaldia+solasaldia Asiskorekin

“Gartxot, konkista aitzineko konkista”

Arturo Campiónen lanetik abiatuta, animaziozko film hunkigarria egin dute Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak, sorkuntzaren eta inposaketaren arteko harremanaren ingurukoa.

Arturo Campiónek 1917an idatzi zuen “Gartxot, Itzaltzuko bardoa”. Zaraitzuko kondaira ilun eta nahasi batez baliatu zen eta Nafarroako historian funtsezkoa izango den toki eta garai batean kokatu zuen: XII. mendeko Orreagan. Gartxot euskararen aldeko garrasi bat ere bada, baina orobat, Nafarroako konkista eta akulturazio prozesuak nola eta zeinen eskutik gauzatu ziren erakusten digu.

Benito Lertxundik bere diskografiatik aukeratu eta birnahasturiko doinuak eskaintzen ditu filmeak. bai berak eta bai Olatz Zugastik ahotsa jarri diote pertsonaia banari. Eta musikaren arloa borobiltzeko, Pastoraletan eskarmentua duten aktoreek jarri dituzte ahotsak: Mixel Etxekopart, Luxi Agergarai eta Maika Etxekopart.

SINOPSIA
Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldurgarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.

KREDITUAK

Zuzendaritza: Asisko Urmeneta / Juanjo Elordi

Iraupena: 90 minutu

Generoa: Animazioa, drama

Adina: 14 urtetik gora

Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut