Banner
Banner
Banner
 
 
Banner euskaraz
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
PORTADA NOTICIAS EN IMÁGENES VÍDEOS GENTES IPARRALDE RECETAS ENLACES
ASAMBLEA
CAMPEONATO
CHARLA
CONCENTRACIÓN
CONCURSO
CULTURA
CURSOS
DEGUSTACIÓN
DEPORTES
ESPECTÁCULO
FERIA
FIESTA
FIESTAS
HOMENAJE
JORNADAS
MARCHA
MESA REDONDA
PRESENTACIÓN
REUNIÓN
TALLER
SALIDAS
---
Mundo
Pamplona
Pirineo
Valle de Aezkoa
Valle de Roncal
Valle de Salazar
  FIESTA volver
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

FIESTA (30/07/2015)
Orreaga 778

Localidad: Roncesvalles
Lugar:
Hora:
+info:

Jende andana bilduko da, aurten ere, Ibañetan, abuztuaren 15ean. Historiarekin dute hitzordua; beste behin ere, Orreaga 778 plataformak Orregako bataila gogoratzeko eguna antolatu baitu. Bi ekitaldi izanen dira. Orreagako herrian lehenengoa, garai hartako baskoiei omenaldia egiteko; bigarrena, berriz, Ibañetako lepoan. Bertan izango da ekitaldi nagusia, eta bataila antzezpen baten bidez irudikatuko dute zonaldeko biztanleek.
778. urtean Zaragozatik bueltan zela frankoen errege Karlomagnok Iruñeko harresiak suntsitu eta hiria erasotu zuen. Baina Frankoen lurretara itzultzean, mugan zain zituen baskoiak. Abuztuaren 15a zen, eta baskoiek Frantziako Armadaren atzera guardiari eraso egin zioten. Gertakari horietan Errolan hil zen, Karlomagnoren iloba. 812an, berriz, heren semea euskal lurretan zen. Frantziarako bidean Ibañeta zeharkatu behar zuenez, zonaldeko emakumeak eta haurrak bahitu zituen erasorik ez izateko; hau da, aitari gertatu zitzaiona saihesteko. 824. urtean gertatutako hainbat gertakariren ostean izendatu zuten Eneko Aritza baskoien errege. Iruñeko Erresuma sortu zuen, gerora Nafarroako Estatua izan zena. Hiru data horiek izango dituzte gogoan abuztuaren 15ean egingo duten antzezpenaren bidez; eta, pregoilariak pregoia irakurri ondoren, urtero bezala, bazkaria izanen da Etxabarrengoa elkartean.
Aurten, gainera, ospakizuna zabaldu nahi izan du plataformak. Ibañetan eta Orreagan egiteaz gain, Iruñean ekitaldi bat prestatu dute. Abuztuaren 8an izango da. Giroa berotzeko hitzaldi ziklo bat ere antolatu dute Aezkoan, Auritzen eta Erroibarren. “Zer gertatu zen Orreagan 778an?” Galdera honek bultzatu ditu plataformako kideak guztia antolatzera. Data garrantzitsua dela ezaguna da antolatzaileen aburuz; baina, era berean, gertakizuenen inguruko ezjakintasun handia dela iritzi diote. Hala ere, hitzaldi zikloan bestelako gaiak ere landuko direla aurretu dute. Historialariak, idazleak eta dokumentalak izango dira.

Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut