Banner
Banner
Banner
Banner
 
Banner euskaraz
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
PORTADA NOTICIAS EN IMÁGENES VÍDEOS GENTES IPARRALDE RECETAS ENLACES
  / CULTURA volver
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

/ CULTURA (05/02/2010)
Jorge Cortes hil da
Euskararen bidegile nabarmena izan zen
Jorge Cortes Izal zendu zen joan den urtarrilaren 12an, Iruñean, 79 urte zituela. Jorge Cortes otsagiarra euskaltzale sutsua izan zen eta etengabeko lan isila eginez bere bizitza osoa euskara bultzatzeari eman zion: Nafarroako ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa, Euskalerria Irratiaren sortzaileetako bat eta euskaltzain urgazle izan zen.
Jorge Cortes Izal Otsagabian sortu zen, 1930ko apirilaren 25ean. Batxilergoa Iruñeko Eskolapioetan ikasi zuen. Gero, Iruñeko Merkataritza Eskolan bi urtez ikasi zuen eta lanean hasi zen 35 urtez komertzial moduan jardunez erretiroa hartu arte. Esther Leon Itoizekin ezkondu eta hiru seme izan zituen.
Nafarroako historia eta kultura ziren bere pasioak. Ama euskalduna izan zuen, baina berak ez zuen ikasi. Horregatik piztu zi-tzaion euskararekiko zaletasuna, hain zuzen ere, amak bazekielako eta txikitatik Otsagabian euskara entzun zuelako. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide egin zen, ikastolen aldeko mugimenduan parte hartu ahal izateko eta horren bultzatzaile handienetarikoa bilakatu zen.
Iruñean, 1963an egin zituen Nafarroako lehenengo ikastola zabaltzeko ahaleginak, baina ekimena debekatu zuten, eta handik bi urtera, 1965ean, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ikastola bat eratu zuen, esklusiboki bertako kideen seme-alabentzat, Paz de Ziganda izatera pasa zena. Elkartea zatitu egin zen, eta ondoren Jorge Cortesen gidaritzapean San Fermin ikastola sortzeari ekin zioten. Ikastola horren buru ere izan zen, gurasoek hautatua. Ikastola horretako lehenbiziko ikasleetakoak bere semeak izan ziren. Laster handik Nafarroa osora zabaldu zuten ikastolen mugimendua.
Diputazioaren Príncipe de Viana erakundeko "Fomento del Vascuence" sailean parte zuzena izan zuen, euskararen sustatze lanetan eta erakundearen izena zeraman aldizkariaren euskarazko gehigarrian batik bat. Euskararen Sail horretatik lortu zuen euskara sustatzen eta zabaltzen joatea Nafarroan, eskola munduan bereziki. 1969ko azaroaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen. Geroago, Euskalerria Irratiaren sortzaileetako bat izan zen.
Bere emaria eskertzeko, omenaldi eta errekonozimendu andana jaso zituen bere azkeneko urtetan: Euskalerria Irratiaren Larreko saria 1997an, 2004an Ikastolen Elkarteak eta Lizarra Ikastolak omendu zuten eta 2008an Jimeno Jurio saria eman zioten. Askoren iritziz, Jorge Cortes XX. mendeko Nafarroako euskararen historian protagonista ezinbestekoa izan da.


Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut