Banner
Banner
Banner
Banner
 
  castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
MASKARADAK
---
Aezkoa EUS
Erronkari Ibaxa
Iruņa
Munduan
Pirinioa
Salazar EUS
  MASKARADAK lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

MASKARADAK (2014/05/29)
2014 Maskaradak

Elkarren ondoan, Arbaila eta Basaburua eskualdeen mugan daude Iruri eta Zalgize-Doneztebe. 134 biztanle ditu Irurik eta 174 Zalgizek, beraz, 308 bien artean. Bi herrietako gazte gehienak heldu beharko diote maskaradari behar diren lan guztiak betetzeko. Egutegiari dagokionez, bi emanaldi salbu, gainontzeko data guztiak finkatu dituzte. Zalgizen abiatuko dira maskaradak eta Irurin bukatu, eta asteburuz asteburu arituko dira otsailaren 22an ezik, asteburu horretan inauteriak ospatzen baitira Atharratzen eta hori dela eta atsedena egingo dute maskaradariek. Hona hemen egutegia:


  • Otsailak 2, igandea: Zalgize
  • Otsailak 9, igandea: Atharratze
  • Otsailak 16, igandea: Ainharbe
  • Martxoak 2, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 9, igandea: Eskiula
  • Martxoak 16, igandea: Idauze-Mendi
  • Martxoak 23, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 30, igandea: Aloze
  • Apirilak 6, igandea: Hoki
  • Apirilak 13, igandea: Altzai
  • Apirilak 20, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 27, igandea: Urdiņarbe
  • Maiatzak 4, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 10 edo 11 (data erabaki gabe oraindik): Iruri Prestaketa lanetan laguntzen, kantu zuzendari eta errejenta Jean Etxegoien ari da. Arizaleen paper nagusiak banatuak dituzte. Beltzerian, Arnaud Bassahon izango da Kabana, Bettan Hoki izango da Buhame jauna eta Pitxu gorpuzteaz Beņat Larrori arduratuko da. Dantzarietan, aitzindariak ere izendatuta daude. Petti Etxegoien izango da zamaria edo zamaltzaina, Maider Larrori izango da gathüzaina, Allande Etxar arituko da txerrero, Cyril Arhie eta Ibai Capot Thornary enseinari lanetan jardungo dira eta kantiniersa IIora Capot Thornary izango da. Txorrotxak Maialen Larrori eta Elodie Arrosagarai izango dira, eta Kerestuak Maider Hoki eta Argitxu Ourthiague.


Musikariei dagokionez, Damien Gorge izango da txirularia eta Beņüet Agor eta Mathieu Basterreix atabalariak.


Joana Hoki maskaradariari esker eskuratu ditugu egutegia eta bestelako xehetasunak. Dantza aldetik barrikada-arribadak, godalet-dantza eta brale-kontrapasa dantzatuko dituzte, eta dantza-jauzietan ostalersa, larraburu, muneinak eta aitzina pika.

Maskaradak
Maskaradak
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut