Banner
Banner
Banner
Banner
 
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
El Tiempo
DATORRENA
05/08/2015
KONTZERTUAK: Luar na Lubre


14/02/2015
ERAKUSKETA:


28/01/2014 ORBAIZETA
ERAKUSKETA:


05/08/2013
ZINE-EMANALDIA:


NAFARPRES

Tokian tokiko prentsak badu izena, NAFARPRESS

Nafarroa osoan argitaratzen diren 12 argitalpenek osatzen dute elkartea

Nafarroa osoko herri aldizkariek osatzen dugu Nafarpress elkartea. Tokian tokiko prentsa eta informazioa herritarren ikuspuntu hurbiletik zabaltzea du helburu elkarte honek. Hizki handiekin egiten (idazten) den historia, herritarrak protagonista diren hurbileko berri txikiz ere osatzen da. Nafarpress osatzen dugun aldizkariok gure herri eta auzoetan bizi eta lan egiten duen jende, elkarte eta entitateen isla izan nahi dugu.
Nafarpress-en baitan, guztira Nafarroa osoko 12 argitalpen bildu gara: Tuterako Plaza Nueva-tik hasi eta Pirinioko Mendixut-eraino. Tartean Lizarraldeko Entreto2-Auzolan; Baldorbako Entreto2-Auzolan Valdizarbe; Sakanako Guaixe; Tafallaldeko La Voz de la Merindad; Araitz, Betelu, Lekunberri eta Larraungo Mailope; Ttipi-ttapa Baztan-Bidasoa eta Leitzaldean; Ibaialde Burlata, Atarrabia eta Uharten; Txantrean Txantrean Auzolan; Ostoki Antsoainen eta Aldapa Iruñako alde zaharrean. Mota guztietako irakurleak dituen eta Nafarroako bazter guztietara iristen diren 33.000 ale kaleratzen ditugu guztion artean.

Argitalpen bakoitzak ezaugarri propioak baditu ere, guztiok dugu helburu nagusi bat: gainontzeko idatziko prentsa, telebista, irrati eta abarretan islarik ez duen tokian tokiko informazio hutsunea betetzea.
Gaur egun jasotzen dugun informazio gainkarga izugarria baldin bada ere, jakin badakigu irakurle askok bere herrian edo/eta ondokoan gertatzen denaren hutsunea sumatzen duela. Hurbileko, gertuko informazioa da eskaintzen duguna eta herritarrak islaturik ikusten du bere burua. Auzoko, herriko, eguneroko bizitzaren berri ematen dugun heinean, beren etxeetan aldizkaria jaso edo/eta kiosko eta gainerako establezimenduetan publikazioa bilatzen duen irakurle fidelak ditugu Nafarroa osoan.
Baina gertuko, bertako informazioa zabaltzeko xedeaz gain, Nafarpress-ek Nafarroa osoko kultura eta garapen soziala bultzatzea du helburu eta komunikabide handien aurrean, gertukoaren, hurbilekoaren alde egiten du apustu, tokian tokiko eduki eta berriak zabaldu eta sustapena bultzatuz.
Batera lan eginez elkarrengandik ikasi dugu eta, guztion artean, tokiko informazioaren kalitatea hobetzeko bideak eta oinarriak finkatu ditugu. Komunikabide txikiak izan arren, tokian tokiko errealitatea ezagutzen duten 42 kazetari eta komertzial profesionalek osatzen duten lan taldea dugu. Ingurua ezagutzen dugu eta ezagutzen gaituzte.

Gure publikazioek ez dute eguneroko prentsaren makro azpiegiturarik baina denboran gehiago irauten duen produktua sortzen dugu. Hor daude irakurtzeko, lasai irakurtzeko, herri edo auzoko eguneroko historia diren era guztietako ekitaldi eta berriak ezagutzeko.
Gure abantaila eta arazoak konpartitzeko elkartu gara eta, batez ere, gure irakurleei ahalik eta produkturik txukun eta erakargarriena eskaintzeko. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Zuen osasunerako!!


MENDIXUT
Iribarren, 31 Behean.
31680 Otsagabia.
948 89 05 65
info@mendixut.com
www.mendixut.com
Skype: mendixut

Ttipi-ttapa
Andutzeta 12.
31760 ETXALAR
Tfno. 948 63 54 58
ax: 948 63 54 57
kulturkari@ttipi.net
www.ttipi.net

Guaixe Foruen Plaza 23, 1.
31800 ALTSASU
Tfno. 948 56 42 76 Fax: 948 56 21 07
bierrik@topagunea.com
guaixe@topagunea.com

La Voz de la Merindad
C/ Navaz y Vides 1, 2ºD.
31300 TAFALLA
Tfno. 948 70 33 15 Fax: 948 70 44 52
merindad@cin.es

NABARRERIA
Aldapa / Auzolan / Ibaialde /Ostoki /Donibane
Sancho el Fuerte 26, oficina 9.
31008 PAMPLONA-IRUÑEA
Tfno. 948 22 71 25
Fax: 948 27 24 57
nabarreria@nabarreria.com

Entreto2
Tierra Estella
Entreto2
Valdizarbe
C/ La Población 21 Behean.
31100 PUENTE LA REINA
Tfno. 948 34 80 09 Fax: 948 34 12 43
revistas@nexocomunicacion.es
www.nexocomunicacion.es
www.nexogabinete.com

Plaza Nueva
C/ Yanguas y Miranda 7, 3ºdcha.
31500 TUDELA
Tfno. 948 82 77 66 Fax: 948 82 46 20
redaccion@plazanueva.com
www.plazanueva.com

Foto 1
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut