<**** name="description" content="This Site has been Hacked by *DARKBAT*POWERH">Banner
Banner
Banner
Banner
 
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

(2018/02/09)
Banda zabal ultralasterra Ekialdeko Pirinioetara heldu da

Otsailaren 2an (ostirala), Nafarroako Gobernuak aldeko irizpena eman zion Arabarkon (Gortza udalerria) telekomunikazio-estazio berri bat instalatzeari. Horrela, Gorza, Galoze eta Sartze herriek osatzen duten Atapea eskualdea irrati bidezko banda zabal ultralasterraz hornitzeko eragozpenik handiena gainditu da.

Cederna Garalur Elkarteak Zaraitzun duen garapen-eragile Idoia F. Napalen hitzetan "Arras berri ona da; izan ere, Izizeko industrialdeak eta Zaraitzu Ibarreko hegoaldeak azken belaunaldiko konektibitatea edukiko baitute. Eremu horiek, hasiera batean, Nafarroako Gobernuak 2017-2019 aldirako aurreikusita zuen toki-azpiegituren planeko ekinbidetik kanpo geratu ziren. Biztanle gutxiko eremuak dira, baina Pirinioak biziko badira, bestelako aukerak bilatu beharko ditugu".

Eta horretarako aukera iazko martxoan heldu zen. Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuak belaunaldi berriko konektibitate digitalerako lehen laguntzen berri eman zuen, industrialdeetan diren enpresa-establezimenduei bideratua. Cederna Garalur Elkarteak eremuko enpresak eta udalak harremanetan jarri zituen laguntzetara aurkez zitezen. Horrez gain, aukera teknikoa eta ekonomikoa bilatu zuen telekomunikazioetako operadoreen artean, operadore horiek prezioaren aldetik konektibitate arrazoizkoa eman zezaten irrati bidezko soluzio batekin. Nafarroako Gobernuak laguntza iazko uztailean onartu bazuen ere, luzea, eta ez konplikaziorik gabekoa, gertatu da onartu eta geroztiko izapidea.

Proiektua martxan paratzeko, funtsezkoa izan da Izizeko industrialdeko hiru enpresen (Maderas Jimeno SL, Almisala Montajes Industriales SL eta Habitat Irati SL), Nasuvinsaren eta Gorzako, Galozeko eta Sartzeko Udalen lankidetza, horien artean finantzatuko baitute Arabarko antena berria. Halaber, Zaraitzu Ibarreko Batzarrak eman beharreko baimenak eman ditu. Horrela, azpiegitura berriak industrialdeko enpresei eta Atapeako herrietan bizi diren herritarrei ekarriko die onura.

Cederna Garalur Elkartea oso optimista dago ekimen horrekin, izan ere "ez genezakeen onar Zaraitzu Ibarreko industrialde bakarra abiadura handiko banda zabalik gabe geratzea. Gainera, ekimen horrek agerian utzi du lurraldeko erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetzak aukera ematen duela soluzio zehatzak bilatzeko Pirinioak dituen arazoei eta erronkei".


Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut