Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

(2018/04/12)
Eska-Zaraitzuko Mankomunitateak konpostatze komunitarioko ekimena abiarazi du Otsagabin

Eska-Zaraitzuko Mankomunitateak hondakinen murrizketa, konpostatze komunitarioa eta ekonomia zirkularra bultzatuko dituen ekimena abiarazi du Otsagabin, Nafarroako Gobernuak bultzatutako Hondakinak Prebenitzeko Bulegoaren babespean. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek parte hartu du gaur goizean, la Caixa gizarte-ekintzak emandako 4.500 euroko dirulaguntza jaso eta herriko ikastetxe publikoan garatuko den esperientzia honen aurkezpenean.

Ekitaldian izan dira, halaber, Eva García Balaguer, Ingurumeneko zuzendari nagusia; Ignacio Sanz, Otsagabiko alkatea; Cruz Moriones, Mankomunitateko lehendakaria; María Unzue eta Ander Mendizabal, la Caixaren Nafarroako ordezkariak; Iñaki Urrizalki, Nafarroako Hondakinen Partzuergoko gerentea; eta Juan Manuel Toane, ikastetxeko zuzendaria, ekimenean parte hartu duten beste kideekin batera (herriko ikastetxea, auzokideak, ostalariak, etab.).

"Eska-Zaraitzun hondakinen murrizketarekin konprometitzen gara, konpostatzearekin bat egiten dugu" izeneko ekimen hau ikastetxeari, hirugaren adineko egoitzari, ostalaritza-establezimenduei, elkarte gastronomikoei eta borondatezko auzokideei zuzenduta dago. Establezimendu hauetan sortutako materia organikoaren erabateko aprobetxamendua da ekimenaren helburua.

Jarduera honetan, Isabel Elizaldek bertako kolektiboek esperientziarekin hartutako konpromisoa nabarmendu du, “bertatik bertara frogatu baitute, hondakinak bildu, pisatu eta konpostontzian uzteko lan guztiz errazaren bitartez, nola lor daitekeen herri osoa ekonomia zirkularrarekin eta sortutako materia organikoaren in-situko aprobetxamenduarekin konprometitzea”.

Horretarako, hainbat motatako ekintzak gauzatuko dira: alde batetik, ikastetxean, utzitako materia organikoa pisatu eta husteko lanak egingo dira, eta beste lekuren batera garraiatu beharrean, bertan kudeatuko da. Gainera, kospotatzeko gune bat eratuko da, zeregin honetarako behar den guztiaz hornituta. Ekimena osatzeko, konpostatze-prozesuaren xehetasunei buruzko materialak, eskuliburuak eta kartelak landuko dira.

Ekimen honen bitartez, tratamendu-gunera garraiatu beharreko hondakinaren bolumena murrizten da, bilketari dagozkion gastuak saihestuz eta askoz ere kutsadura txikiagoa eraginez, ekoizpen-gunetik aldenduta dauden lekuetara garraiatu beharrik ez dagoen heinean. Gainera, aukera osoa eskaintzen dio konpostaren ekoizleari lorategi nahiz baratzetarako ongarri gisa edo beste zeregin batzuetarako erabil dezan.

Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa

Nafarroako Gobernuak bultzatu eta lideratutako Bulego honetako kideak dira Nafarroako Hondakinen Partzuergoa, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa eta Iruñerriko Mankomunitatea, hondakinen kudeaketan diharduten hainbat enpresa eta erakunderen lankidetzaz. Hondakinen Planaren harira sortua da, Planean hondakinak prebenitzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko aurreikusita dauden ekintzak dinamizatu eta kudeatzeko eta horien gaineko aholkularitza emateko.

Bulegoak 3.093.569,58 euroko aurrekontua du 2018rako, eta zenbateko horretatik, 753.784,58 euro Prebentzio arloko ekintzetara bideratuko dira eta 2.339.785,00 euro ekonomia zirkularreko ekintzetara.

2018ko egutegiaren barnean aurreikusita dauden ekintzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: jarduera iraunkorrak, elikagaiak zarrasteltzearen aurkako esperientziak ostatu eta tabernetan, txorrotako uraren kontsumoa sustatzea, berrerabilpenerako prestakuntza, eta jatorrian –bereziki materia organikoan– bereizketa egitearekin lotutako jarduerak.


Banner
Banner
Banner
Banner
 
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut