Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

(2018/10/04)
Izabako Udal Komerzializatzaile elektrikoak hiru hilabete bete ditu dagoeneko

zabako Udalak bere komerzializatzaile elektriko propioa jarri du martxan. Joan den uztailaren 1etik, Energia Rio Ezka – Ezka Ibaia Energiak, elektrizitatea ematen die bere 345 bezeroei. Enpresa publiko berri hau 2017 amaieran sortu bazen ere, “fakturatze lanak” abiatu zituenetik, hiru hilabete bete dira orain,
Komerzializatzaile elektriko honen bidez, Izabak, duen eredu energetiko bereziaren zirkulua ixtea du helburu Izabako Udalak. Alde batetik, zentral hidroelektriko baten bidez (1960ko hamarkadan sortutakoa) elektrizitatea ekoizten du. Bestetik, Udala Udal Banatzaile Elektrikoaren jabe ere bada (herrian dauden kable elektrikoak, etab) eta orain zirkulua ixtera dator udal komerzializatzaile elektrikoa.
Komerzializatzailea ,Pirinioan bertan sortzen diren proiektuetan inbertituko ditu lortzen dituen etekinak. Pirinioatako bailaretan bizi diren pertsonen bizimoduaren hainbat arlo hobetzeko baliabide bat izan nahi du enpresa publiko berri hau. Ahaztu gabe, noski, eredu energetiko jasangarri eta berde baten aldeko apostua egiten duen enpresa dela.
Gainera, lehenengo fakturak eskura izan ditugunean, gaur egun elektrizitatearen merkatuan dauden beste enpresa batzuk dituzten prezioekin oso lehiakorrak garela ikuste aukera izan dugu.
Momentuz, Energia Rio Ezka – Ezka Ibaia Energiak, 345 bezero ditu. Gehienak, %87, Izabakoak dira, baina dozenaka pertsona Erronkari bailarako herri honetatik kanpotik heldu dira. Izabako Udaletik, zinez eskertu nahi dugu bezero guztiek, lehenengo urratsak besterik eman ez dituen proiektu honetan jarritako konfiantza.
Estatu osoan argindar faktura bat ordaintzen duen edozein pertsona izan daiteke Energia Rio Ezka – Ezka Ibaia Energia enpresako bezero. Beraz, ez da Izabako herritarrentzat mugatutako proiektua. Proiektuari buruz informazioa jaso nahi dutenek, gurekin harremanetan jar daitezke ezkaenergia@isaba.es helbide elektronikoan edo 948893240 telefonoan. Gainera informazio www.ezkaenergia.com webgunean ikus daiteke.



Banner
Banner
Banner
Banner
 
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut