Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

(2018/10/10)
Elizalde kontseilaria tokiko erakundeetako eta Pirinioetako gizarte eragileekin bildu da Otsagabian

Isabel Elizalde, Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko kontseilaria, Pirinioetako tokiko arduradunekin bildu da gaur goizean Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroan Departamentua legegintzaldian garatzen ari diren politikak aztertu, eta Nasuvinsak, zehazki Lursareak, (lurralde eta iraunkortasun agentziak), bertan ematen dituen zerbitzuak aztertzeko.

Zonaldeko hogeina arduradun elkartu dira topaketan. Bertan izan dira, Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari, Ignacio Gil, Ingurumen eta Lurralde Antolaketako zuzendari, Eva Garcia eta Toki Administazioko zuzendari, Xabi Lasa, eta Lursarea, lurralde eta iraunkortasun agentziako eta Cederna Garalurreko ordezkariak. Gainera, bertan izan dira Garde, Jaurrieta, Otxagabia, Ezkaroz, Orreaga, Erronkari, Bidankoze, Izaba, Burgi eta Aezkoa. Bestalde, bileran izan dira Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzuko juntetako ordezkariak.

Bilera amaitzeko “Negozio eredua. Landa merkataritza”, Hurbiltasunezko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2018-2020ko Planari lotutako proiektuan parte hartzen ari den Erletxo dendara bisita egin dute.

Isabel Elizalde kontseilariak Nafarroako Gobernua landa inguruneko biztanlegoaren galtzearen inguruko behaketa egiten ari dela aurreatu du, batez ere mendialdeko zonladeetan, XXI. Mendeko gizartearen erronka globalari aurre egiteko helburuz: “Fenomeno horri aurre egiteko beharrezkoa da sektorekako politka ezberdinak moldatzea. Europako esperientzia ezberdinak eta interbentzio mekanismoak biltzen eta aztertzen ari gara”, azaldu du.

Pirinioetan bi hartz sartzeari buruz

Jarraian Frantziako Gobernuak bi hartz askatzeari buruzko bilera izan du kontseilariak tokiko arduradunekin. Bertan bildu direnei Frantziako Trantsizio Ekologikoko ministerioko arduradunekin zein gainontzeko autonomia erkidegoetako, zein Espainiako ordezkariekin izandako bileretan landutako gaiak helearazi dizkie bertaratu direnei.

Gainera, gai honen inguruko iritzien berri jaso da eta Departamentutik, eta bereziki Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaritzatik zein Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako zuzendaritza nagusitik, lan lerroetan garatzen ari diren aurrerapausoak azaldu dira. Azkenik, lerro horiek garatzeko bertaratu direnen ekarpenak ere bildu dira; horien artean, abeltzainen bizi kalitatea mantentzeko babes neurri ezberdinak; artaldeen maneiuarekin eta ingurumenaren kudeaketarekin lotutako neurrien bultzada zein sortu daitezkeen kalteen gaineko neurri ekonomikoak.

Amaitzeko Elizalde kontseilariak irtenbideak eta lan lerroak zehazteko tokiko agente ezberdinen (tokiko erakunde, junta abeltzain zein gainontzeko sektoreetako ordezkariak) arteko koordinazio zehatza gauzatzearen garrantzia azpimarratu du.


Banner
Banner
Banner
Banner
 
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut