Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

(2018/10/16)
Gobernuak errentako ehun bat etxebizitza sustatuko ditu landa ingurunean Iruñerritik kanpoko eskaint

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko landa inguruneetako etxebizitzak zaharberritzearen aldeko apustua indartu du, Iruñerritik kanpo ere errentako etxebizitzak sustatzeko xedez. Jarduketa honi gehitu behar zaizkio, Errentako Etxebizitza Plana Lizarra, Tutera, Bera, Irurita eta Garraldara hedatzeko Nasuvinsak abian dituen eraikuntza berriko lehiaketak. Hartara, zaharberritzeak eta BOE sustapenak kontuan harturik, foru Gobernuak ehun etxebizitza baino gehiago gaineratuko dizkio landa inguruneko errenta babestuko etxebizitza eskaintzari. Eskariaren nahiz prezioen goranzko bilakaerari aurre egiten lagunduko duen errentako etxebizitzaren eskaintza senezko prezioan areagotzearen aldeko apustu publikoari jarraiki eta eraikinen zaharberritzea hiri-birsorkuntzarako palankatzat erabiltzeko xedeari jarriki –horiexek baitira Nafarroako Gobernuaren zein Nasuvinsa sozietate publikoaren etxebizitza-politikaren ardatzak–, Eskubide Sozialetako Departamentuak Foru Komunitateko lurralde osora hedatu nahi du filosofia hori.

Horren harira, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari Javier Etayok eta Nasuvinsako zuzendari kudeatzaile José Mª Aierdik foru lurraldeko dozena bat herritan errentako etxebizitza sustatzen lagunduko duten zenbait eraikin zaharberritzeko lanak iragarri dituzte gaur.

Jarduketa horien artekoak ditugu, foru ondarekoak diren Zangoza, Erronkari eta Oronoz-Mugairiko lehengo bidezainen etxeak berreskuratzeko lanak. Nasuvinsak duela hamar bat egun esleitu zituen lehen bi herrietako zaharberritze lanak, 260.000 euroko guztizko inbertsioa tarteko, eta antzeko esku-hartzea aurreikusia du Oronozko bidezainen etxe batean.

Toki erakundeekiko hitzarmenak

Gainera, plan honetan, landa inguruneko beste esku-hartze batzuk ere aurreikusi dira Auritzen eta Aurizberrin. Arkitektura proiektuak dagoeneko adjudikatuak dituzten proiektu horiek Nasuvinsari emandako udal jabetzako eraikinetan egingo dira, eta sozietate publikoak 800.000 euro inbertituko ditu guztira –400.000 euro inguru proiektu bakoitzean–, eraikinen zaharberritze osoa egiteko eta errentako 8 etxebizitza sortzeko, lau eraikin bakoitzean.

Luze gabe, formula beraren laguntzaz, Gobernuak antzeko hitzarmenak sinatuko ditu Uxueko eta Jaurrietako toki erakundeekin, Nasuvinsak herri horietako bi eraikin zaharberritzeko eta 8 etxebizitza sortzeko, bien artean 600.000 euroko inbertsioa eginez.

Biztanleria txikiko landa inguruneetako jarduketa hauek errenta babestuko 48 etxebizitzari dagozkie eta 3,9 milioi euroko hasierako inbertsioa dute. Honi gehitu behar zaio Navarra Social Housing alokairu plana foru lurralde osora hedatzeko asmoa, izan ere, plan honen lehenengo fasea, Iruñerriko herriei atxikitakoa, eraikuntza fasean dago jadanik.

Eremu horretatik harantzago, Nasuvinsa beste 57 BOE sustatzen ari da lehiaketa berrien bitartez: 20 Lizarran, 15 Tuteran, 8 Beran, 10 Iruritan eta 4 Garraldan, eta hauen arkitektura proiektuak azaroaren hasieran esleituko dira.


Banner
Banner
Banner
Banner
 
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut