Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

(2020/07/08)
Hiru Behien Zerga uztailaren 13an ospatuko da

Denok dakigu 2020 urtea benetan berezia izaten ari dela mundo osoan eta arlo guztietan Covid 19ak eragin duen egoera dela eta.
Alarma egoeran 100 egun eman ostean, konfinamenduko 52 egunekin eta hainbat “deseskalatze” faserekin orain “normaltasun berria” deritzogun
honetan sartu gara. Ziurgabetasun handiko garaia eta osasun agindu eta gomendioz beterik egonen dena, horrek ekitaldi publikoak garatzeko dakartzan zailtasunekin.
Errealitate berri honen aurrean Baretouseko bailarako eta Izaba, Garde, Urzainki eta Uztarroeze udalerrietako agintariek uztailaren 13ra begira jarri gara. Egun horretan ohikoa izaten da San Martingo Harrian Hiru Behien Zerga ospatzea (baretoustarrek Erronkariko Batzorde gisa izendatzen dute). Eta egoeraren berezitasuna hauxe adostu dugu:
1.- Ekitaldiaren ospakizuna mantentzea betiko datan azken mendetan egin den bezala.
2.- Jarrera eredugarria izan nahi dugu osasun pandemiak eragin duen egoera honetan. Ondorioz, eta ez ohikoa bada ere, PUBLIKOA EZ DADILA ETORRI gomendatu nahi dugu. Ekitaldian bi aldeetako agintariak eta komunikabideak bakarrik egongo dira. Azken hauen presentzia unean uneko osasun gomendioak jarraituz egingo da (musukoaren erabilera, distantzia soziala, etab.).
3.- Logikoa den bezala ez da beste inolako ekimenik bultzatuko; hau da, ez da ohiko herri bazkaririk izango, ez hamaiketakorik ez eta musika talderik ere.
4.- Jakitun gara ekitaldia bera ohiko moduan egiteak oztopoak sor ditzakela osasun gomendioekin ez baitu bat egiten. Horregatik, aldaketak egingo ditugu eta mende askotan erabili zen modua irudikatuko dugu. Horrela, gure historiari keinu bat egiteaz gain, gaur egungo osasun araudia bete ahal

izango dugu. Gainera, Pirinioko bi aldeetara hain errotuta dugun izaerarekiko ardura eta leialtasun irudia zabalduko dugu.
2020 errituala
XX mende hasiera arte zerga hau ordaintzeko erabiltzen zen moduak erraz jarri digu B plana topatzea. Guztiz baliagarria da sinbolismoari dagokionez, eta erabat bat dator osasun agintariek ezarritako gomendioekin.
Beraz 2020rako, aurrez bi aldeetako agintariek oniritzia eman eta gero, ez dira eskuak jarriko San Martingo Harrian, horrela pertsonen arteko harreman fisikoa eta distantzia eskasa ekidingo ditugu
Ekitaldi honetan hain errotuta dagoen ohitura honen ordez, ordezkaritza bakoitza lantza batekin bertaratuko da, mende luzetan egin izan zen bezala.
Baretouseko udal ordezkariek harriaren alde batera jarriko dira, euren isurialdean, segurtasun distantzia mantenduz. Gauza bera egingo dute Izaba, Garde, Urzainki eta Gardetik heldutako erronkariar ordezkariek.
Ekitaldiaren idazkariak esaten duenean, Aretteko alkateak zapi zuri bat eramango duen lantza harriaren gainetik pasa eta lurrean sartuko du Contienda aldera (errepidea bere bizkarrean geldituko da); eta jarraian Izabako alkatearen txanda helduko da, eta bere kasuan haragi koloreko zapia izango duen lantza
sartuko du harriaren gainetik Baretous aldera (Erronkari bailara bere bizkarrean geldituko da). Ez dira aurrez aure geldituko baizik eta perpendikularrean. Behin lantzak hórrela kokatuta daudela ohikoak diren hitzak esango dituzte, eta ondoren, hortik aurrera, ekitaldia ohiko eran egingo da.


Banner
Banner
Banner
 
 
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut