Apirilaren 30ean Burgin berriro Almadiaren Eguna ospatuko da

28/04/2022

Apirilaren 30ean Burgin  berriro Almadiaren Eguna ospatuko da

Bi urtez jaialdirik  gabe egon ondoren, datorren larunbatean, apirilak 30, Almadia Egunaren edizio berri bat ospatuko da. Festak Urrezko Almadia jasoko duten bi protagonista nagusi izango ditu aurten: Javier Eseverri kirolaria eta Izarren behaketaren dibulgazioan lan egiten duen

«AstroRoncal/ErronkarIzar» Taldea.

Almadiaren Eguneko egitaraua Almadiaren Museoaren irekiarekin hasiko da, artisau-lanbide eta elikagai txokoekin Erdi Aroko Azoka inauguratuko da, Erronkari Ibarreko Turismo Bulegoaren stand bat ere bertan egongo da. Hau guztia hainbat musika-emanaldik, dantzak eta latsarien lanbidearen antzezpenak girotuko dute.

Hilabete luzez hainbat boluntario prestaturiko bi almadien iritsiera 12:30etarako  aurreikusiten da.

13: 30etatik aurrera, Urrezko Almadiak  AstroRoncal/ErronkarIzar Elkarteari eta Javier Eseverriri emango zaizkie.

2022 Erronkariko Jatorri Izendapena duen gazta Kanpainaren aurkezpena ere ospatuko da da Burgiko plazan. Javier Eseverrik egingo duen lehen mozketaren ondoren, gazta banatuko da bertan eta musika animazioarekin jarraituko da.

Almadiaren Eguna

Urtero,  maiatzaren  lehendabiziko egunetan ospatzen den Interes Turistiko Nazionaleko Festa honetan, hainbat almadia  Eska ibaitik, Nafarroako Burgi herriko Erdi Aroko zubiraino jeisten dira.
Almadien jaitsiera  kultur, kirol eta folklore jarduerekin osatzen da, hala nola, erakusketak, musika emanaldiak, dantzak… Jaialdi bakoitzean kultur, kirol edota zientzia munduko persona edo erakunde bati omenaldia egiten zaio “Urrezko Almadia” emanez. Almadiaren Eguna, Nafarroan ematen diren herri tradizioetan, ikusgarrienen artean dagoela esan dezkegu.

2022ko Urrezko Almadiak

Almadiazainen Elkarteak   Nafarroako nazioarteko futbolari baten ibilbidea goraipatu nahi du: Javier Eseverri Barace. Urrezko Almadia emanez, oraingoan Pirinioetako haranetatik, Almadiazainen Elkarteak Javier Esiverrik merezi duen esker ona ematea lortu nahi da. Almadiarien kulturatik datorkion omenaldia da, bere arbasoena, hastapenak zein zailak diren eta zeharkaldia eta helmuga zein atsegingarria izan daitekeen erakusten digun omenaldi berbera.

Beste Urrezko Almadia  Astroroncal/Erronkarizar Elkarteari emango zaio. Haran honetan argi-kutsadurarik ez dagoenez, zerua bere egoera garbian ikus dezakegu, lausotu gabe, iragazkirik gabe. Eta gure zeruaren kalitate honek eta astroturismoa ezartzeko duen potentzial zabalak  Starlight Fundazioak “Starlight helmuga turistiko” bezala ziurtatzea ahalbidetu du .

 

Volver al listado

Revista mendixut

Suscríbete | Harpidetu

Si todavía no eres suscriptor/a de la revista, hazlo ahora
y tendrás acceso a todos los números de la revista en PDF.

Aquí | Hemen