MASKARADAK (2014/05/29)
2014 Maskaradak
Elkarren ondoan, Arbaila eta Basaburua eskualdeen mugan daude Iruri eta Zalgize-Doneztebe. 134 biztanle ditu Irurik eta 174 Zalgizek, beraz, 308 bien artean. Bi herrietako gazte gehienak heldu beharko diote maskaradari behar diren lan guztiak betetzeko. Egutegiari dagokionez, bi emanaldi salbu, gainontzeko data guztiak finkatu dituzte. Zalgizen abiatuko dira maskaradak eta Irurin bukatu, eta asteburuz asteburu arituko dira otsailaren 22an ezik, asteburu horretan inauteriak ospatzen baitira Atharratzen... [+] |