Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

(2018/04/11)
Elizalde kontseilariak parte hartu du Latxa Esneak, ardi-esnearen ekoizleen kooperatibak, antolatuta

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizaldek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozekin batera hartu du parte INTIAren egoitzan egin den topaketan, Idiazabal eta Erronkari gazten ekoizpenaren balio-katean esku hartzen duten agente guztien lana aldarrikatzeko, latxa ardiaren artzainetatik hasi eta gaztaren azken ekoizleetara bitarte.

Ekitaldian, halaber, honako hauek hartu dute parte: Latxa Esnea kooperatibako lehendakariak, Mariano Imazek; Idiazabal eta Erronkari jatorri-izendapeneko ordezkariek, Jose Maria Ustárrozek eta Lorenzo Sarrateak, hurrenez hurren; Dorrea (Mikel Martiarena), Larra (Mikel Aznarez) eta Buruaga (Xabier Aizpeolea) gaztandegietako kudeatzaileek, Nere Bereziartuarekin batera, Lekunberriko Institutu Laktologikoko kudeatzailearekin.

Jardueran zehar, Dorrea, Larra eta Buruaga gaztandegietako ordezkariek Latxa Esnea kooperatibarekin sinatu dituzte 2017-18 kanpainarako latxa ardiaren esne-salmenta (horrekin egiten dituzte gaztak) arautzen duten kontratuak, Idiazabal eta Erronkari jatorri-izendapenen barnean. Kontratuetan, besteak beste, honako hauek ezartzen dira: oinarrizko prezioa, ordaintzeko modua, esnearen kalitatea, laginak hartzea, entregatu beharreko kopurua, kanpainaren iraupena eta bi aldeen erantzukizunak.

Sinaduraren bidez, adierazi dute, "gazta horien ekoizpen prozesuan hasieratik amaierara arte esku hartzen duten agente guztiak nabarmendu eta horiei garrantzia eman nahi zaiela, ahalegin bakoitzaren atzean zer dagoen ezagutzera eman eta hori koordinatzeak duen garrantzia azpimarratzearren". Gainera, aldeen arteko lankidetza erakutsi nahi da, kontsumitzaileari tokiko produktua, ziklo osoan zehar hurbilekoa eta kalitate bermatukoa emate aldera.

Elizalde kontseilariak nahiz Oroz sailburuordeak bi administrazioek sektoreari eta jarduerari ematen dioten babesa azpimarratu dute. Zehazki, Isabel Elizaldek ondorengoa nabarmendu du: "sektorea egituratuta izateak duen garrantzia merkatura baldintza bideragarrietan sartu ahal izateko" eta era horretako ustiapenek duten garrantzia "biztanleria finkatzeko eta lurraldea antolatzeko". Modu berean, latxa ardien plan estrategikoa aipatu dute; agente ezberdinen artean egiteko prozesu bete-betan aurkitzen den plana, sektorearen etorkizuna eratuko duena.

Latxa Esnea ardi-esnearen ekoizleen taldea Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako latxa ardien artzainen 35 ustiapenek osatzen dute, eta produkzioa latxa ardi-esnearen 800.000 litrora iristen da.


Banner
Banner
Banner
Banner
 
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut